INBENTARIOA – Plangintza Orokorraren Inbentarioa
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- INBENTARIOA–Plangintza orokorraren inbentarioa
- Eragiketaren kodea.
- 200208 (2018-2022 aldirako Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika planarena)
- Erakunde arduraduna.
- Ingurumen eta lurralde politika saila
- Beste organismo parte-hartzaileak.
- Eusko jaurlaritzaren ingurumen lurralde plangintza eta etxebizitza saileko lurralde
plangintza, hirigintza eta hiri berroneratze zuzendaritza.
Eustat Euskal estatistika erakundea
Foru-aldundiak
Udalak
- Gai-eremua.
- Azpiegitura estatistikoa
- Maiztasuna.
- Urtekoa
- Eragiketa-mota.
- Bilketa
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Administrazio-erregistroetatik eratorritako datuak biltzea. Hauek dira iturri nagusiak:
Lurralde plangintza, hirigintza eta hiri berroneratze zuzendaritzaren jarduera, udal
eta foru-aldundiekin izandako komunikazioak eta aldizkari ofizialak.
Helburuak
EAEko udalerrien plangintza orokorraren eta plangintza orokorreko hirigintzajardueraren
egoerari buruzko informazioa biltzea eta egoera horren berri ematea, bai eta
plangintza hori ekainaren 30eko lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legera
egokitu den islatzea ere.
Hirigintza-plangintzaren egoeraren berri emateko eta jendaurrean erakusteko
Administrazio Publikoak duen betebeharra gauzatzea, lege horiek eta lege horiek
betetzeak gure gizartearen garapena baldintzatzen dutenez.
Aurrekoari dagokionez, administrazio publikoak hirigintza-arloan duen eskumenaren
eremuan, lege berriak zehaztutako helburuak bete nahi dira. Eskumen hori jasotzen du
Eusko Jaurlaritzak onartutako ekainaren 30eko 2/2006 legeak, lurzoruari eta
hirigintzari buruzkoak, xedapen eta printzipio orokorrei buruzko I. tituluan,
hirigintzari buruzko printzipio orokorrei buruzko II. kapituluko 4. artikuluan («interes
publikoaren nagusitasunaren printzipioa»), 8. artikuluan («herritarren parte-hartzearen
printzipioa») eta 9. artikuluan («jendaurreko informazioaren printzipioa»).
Bestalde, proiektuaren helburua da lurralde antolamenduaren legeak eta natura
kontserbatzeko legeak jasotako antolakuntza moduak eta natura babesteko 3/98
legeak aurreikusitako figurak eta prozedurak garatzeko oinarri izatea.
Ikertuko diren aldagai nagusiak
Plangintzari buruzko informazioa udalerrika:
- Indarreko plangintza, izapidetze-bidean dagoen plangintza, egokitzapena, datak
Plangintzarako egokitzapena lurraldeka, funtzio-arloka, eskualdeka
- Udalerri kopurua
- Egokitzapen portzentajea.
Eremua
- Populazio-eremua:
-
Erreferentziako populazio-unitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztiak dira.
Udalerri, arlo funtzional, probintzia edo lurralde historikoen eta autonomia erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.
- Eremu geografikoa:
-
Erreferentziako eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko
udalerriak dira; laburpen-tauletan honela taldekatzen dira: udalerri bakoitzaren guztizko
datuen arabera, funtzio-arloko, eskualdeka eta lurralde historikoka
- Denbora-eremua:
-
INBENTARIOA plangintza inbentarioak jasotzen dituen datuak, t
urteari dagozkionak, gehienera jota, informazio horri dagokion urteko urtarrilaren 1ean
jasoak dira.
t urteko urtarrilaren 1ari dagozkion inbentario-datuak, urtero argitaratzen dira eta t
urteko abenduan hedatzen dira.
Kontzeptuak eta definizioak
Kontzeptuak eta definizioak
Zabalkundea