Migrazio-mugimenduen estatistika

Identifikazioa

Eragiketaren izena.
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketaren kodea.
010311 (Euskal Estatistika Plana)
Erakunde arduraduna.
Eustat
Beste erakunde parte-hartzaileak.
Foru-aldundiak, udalak eta Espainiako Estatistika Erakundea
Maiztasuna.
Urterokoa
Eragiketa-mota.
Zentsua
Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
Administrazio-datuak

Helburuak

Estatistika honekin, 1998an hasitako urteroko serieari jarraipena eman nahi zaio. Seriearen helburua, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen diren egoiliarren aldakuntzak balioztatzea da.

Zentsuek edo erroldek aldi jakin baterako informazio estatikoa ematen dute, egiten diren datari buruzkoa hain zuzen. Migrazio-mugimenduen estatistika, berriz, biztanleriaren berezko mugimendua-rekin batera, biztanleriaren mugimenduari buruzko zentsu-estatistikak osatzera dator. Jatorria edo helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan duten egoitza-aldaketen gaineko datuak eskaintzen ditu (udalerri beraren barruan gertatzen diren egoitza-aldaketak barne), eta erroldako beste aldaketa batzuei buruzko argibide osagarriak jasotzen ditu: lehenago egin beharrekoak ziren erroldatzeak eta desegokiro edo behin baino gehiagotan egindako izen-emateak.

Argitalpenean jasotako taulekin, Euskal Autonomia Erkidegoan gertaturiko migrazio-fenomenoari buruzko ikuspegi orokorra eskaini nahi da. Gainera, EUSTATek datu zehatzagoak eskaintzen dizkie eskatzen dizkioten erabiltzaileei. Hartara, erabiltzaileen eskariari eta interesari era konkretuan erantzuten die.

Eremua

Biztanleria-eremua:
erreferentzia-urtean errolda-egoitza aldatzen duten pertsonak.
Geografia-eremua:
jatorria edo helburua Euskal Autonomia Erkidegoan izan duten egoitza-aldaketak.
Denbora-eremua:
erreferentzia-urteko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitarte erregistraturiko egoitza-aldaketak.

Kontzeptuak eta Definizioak

Kontzeptuak eta Definizioak

Zabalkundea

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali