Emakumeak landa-ingurunean
Identifikazioa
- Eragiketaren izena.
- Emakumeak landa-ingurunean
- Eragiketaren kodea.
- 010180 (Euskal Estatistika Plana)
- Erakunde arduraduna.
- Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
- Gai-eremua.
- Demografia eta Gizarte-azturak
- Maiztasuna.
- Lau urtekoa
- Eragiketa-mota.
- Laginketa bidezko inkesta
- Metodologia, datuen jatorriari jarraiki.
- Berariazko galdeketetatik lortu datuak
Helburuak
Euskal AEko landa-ingurunean emakumeak duen egoera eta egoeraren bilakaera aztertzea, bereziki lanbidez nekazari denarena.
Eremua
- Biztanleria-eremua:
Populazio-eremua: 15 urteko edo gehiagoko emakumeak, bere ohiko bizitokia landa-inguruan dutenak
- Geografia-eremua:
Geografia-eremua: Euskal AEko landa-inguruko udalerriak, horrela izendatuak kriterio hauengatik: populazioaren tamaina eta dentsitatea, eta lehen sektoreari dagokion BPGren proporzioa.
- Denbora-eremua:
Inkesta egiten den urtea.
Informatzaileak
Lanada-eremuko udalerrietan bizi diren emakumeak, 15 urte edo gehiago dutenak.
Kontzeptuak eta Definizioak
Kontzeptuak eta Definizioak
Galdeketak
Galdeketak
Laginketaren diseinua
955 emakumeen lagin bikoitza, estratifikatua lehenengo etapan. Lehenengo eta bigarren etapetako esleipenak kalkulatzen dira lagina lurraldeka autoponderatua lortze aldera. Lehenengo etapako unitateak landa-inguruko udalerriak dira, estratifikatuak lurraldearen eta udalerriaren tamainaren arabera. Bigarren etapako unitateak 15 urtetako edo gehiagoko emakumeak dira, lehenengo etapan aukeratutako udalerrietan bizi direnak. Lagina ere orekatua da (bi etapetan) aldagai hauetan: adina, nazionalitatea, ikasketa-maila eta etxebizitza-mota (gunea edo sakabanatua) lurralde historiko bakoitzean.
Zabalkundea
- Datuak eta Metodologia
- Datu-bankua