Metodologia-oharra: Eraikuntzaren koiunturaren indizea EKI
EKI. Ohar metodologikoa
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI). Oinarria: 2015
Euskal AEko eraikuntzaren koiunturako indizea koiuntura-adierazle bat da zeinek Euskal AEko eraikuntza-sektorearen jardueraren bilakaera neurtu nahi duen, eta, horrela, kontu ekonomikoen bidez ematen den informazioa zabaldu.
Lagin-inkesta bat da enpresena zeinen jarduera nagusia JESN-2009ko (Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala) F Sekzioaren barruan duten eta jarduera osoa edo zati bat Euskal AEn garatzen duten.
Lagina oinarri-aldaketa bakoitzean finkatzen da, tamaina handieneko enpresen laginketa zehatz baten bidez eta enpleguaren bidez geruzatutako ausazko laginketa baten bitartez, aztergai den biztanleria osatzen duten gainerako enpresentzat. Emaitza panel bat da zeinek enpresen ordezkagarritasuna bermatzen duen, jarduerari (etxegintza eta obra zibila) eta enplegu-geruzei (20 baino gutxiago, 20-49, 50-99, 100 edo gehiago) dagokienez.
EKIren lagin-panela ez da finkoa, denboran zehar alda baitaiteke, hainbat arrazoirengatik gerta daitezkeen bajei erantzunez, eta, hala, beste batzuk ere sar baitaitezke. Gaur egun eraikuntzaren sektoreko 523 enpresak dute osatzen.
EKI Laspeyres-en indize haztatu bat da haztapen finkoetan oinarritzen dena, oinarri-urteko datuekin kalkulatuak. Indizeok badute abantaila bat: kalkulatzen eta interpretatzen errazak dira. 2015 oinarri-indizean erabilitako haztatze-koefizienteak Eustatek egindako 2015eko Eraikuntzaren Estatistikatik lortutakoak dira
Iragarpenak kalkulatzeko orduan nahiz seriearen bilakaera historikoari buruzko analisian erabiliak izateko, datu-serie denboran jarraituak edukitzeko interesa dagoenez, Eustatek 2015 oinarriko serieak aurreko 2010 oinarrikoekin lotu ditu. 1989ko lehen hiruhilekotik 2015 oinarri homogeneoko serie bat lortzeko, 2015ean bi oinarrietan behatutako balioetatik abiatuta, 2015 baino lehenagoko balioei aplikatzen zaizkien lotura-koefizienteak lortzen dira.
Indizeak modu gordinean argitaratzen dira, eta baita egutegi-efektuak zuzenduta eta urtaro-eraginik gabe ere. Eustatek, Eurostaten gomendioei jarraituz, JDemetra+ softwarea erabiltzen du serieak tratatzeko eta seinaleak ateratzeko.