Fitxa metodologikoa: Jaiotza-tasa

Identifikazioa

Izena.
Jaiotza-tasa
1. iturri operazioaren izen eta kodea.
Jaiotzen estatistika
Erakunde arduraduna.
Eustat
Eskuragarritasuna.
+2 urtea.
Adierazlearen formula.
Bizirik jaiotakoak * 1000 / Biztanleria osoa

Helburua

Jaiotza-tasaren bidez ugalkortasuna zenba daiteke. Denboraldi jakin batean jaiotako haur kopuruaren eta aldi horretan bizi den pertsona kopuruaren arteko erlazioa adierazten du. Denboraldia urtebetekoa izaten da ia beti, eta urte batean mila biztanleko zenbat haur jaio den jakiteko erabiltzen da.

Eremua

Biztanleria:

Biztanle kopurua, guztira.

Geografia-eremua:

Euskal AE eta lurralde historikoak.

Denbora-eremua:

Urte bat.

Kontzeptuak eta Definizioak

Adierazlea zatidura modura lortzen da, mila biztanle aintzat hartuta.

Zenbakitzailea:
Urte batean bizirik jaiotako haur kopurua, horien ama euskal aen bizi bada.

Bizirik jaiotako haurra:
Sorkuntzaren ondoriozko produktua da, amaren gorputzetik osorik kanporatu edo atera ostean arnasa hartzen duena edo bizi delako beste edozein seinale ematen duena.

Izendatzailea:
Erreferentzia urteko biztanleak, guztira.

Urte erdian proiektatutako biztanle kopuruak erabiltzen dira, harik eta azken zentsuaren arabera zenbatetsitako biztanle kopuruak kalkulatu arte. beraz, berraztertu daitezke.

Kodeak eta Izendegiak

Ez da egoki

Kalitatea

jaiotzen estatistikako kalitate-fitxa

web eustat. jaiotzen estatistika (metodologia-fitxa)

Informazio gehiago

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali