Fitxa metodologikoa: Administrazioak finantzatzen duen I+Gko barne-gastua
identifikazioa
- izena
- administrazioak finantzatzen duen i+gko barne-gastua
- izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- i+g estatistika - 043201
- izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- -
- erakunde arduraduna
- eustat
- erabilgarritasuna
- urte bat +1
- bigarren mailako iturriak
- -
- adierazlearen formula
- administrazioak finantzatzen duen i+gko barne-gastua * 100 / i+gko barne-gastu osoa
helburua
adierazle honek i+gra bideratzen diren baliabide publikoak neurtzen ditu, hau da, ikerketarako baliabide guztien artean administrazioak zer finantzatzen duen neurtzen du.
eremua
- biztanleak:
i+gko jarduerak dituzten enpresak, erakunde publikoen menpeko zentroak eta unibertsitateak.
- lurraldea:
euskal ae eta lurralde historikoak.
- denbora:
-
urte bat.
kontzeptuak eta definizioak
administrazio sektoreak i+grako zein finantza baliabide duen (ehunekoa) erakusten du adierazle honek, i+gko barne-gastu osoarekin alderatuta betiere.
zatidura modura lortzen da, ehunekotan.
zenbakitzailea:
administrazioak finantzatzen duen i+gko barne-gastua: administrazioak erreferentziako urtean i+gra bideratu dituen finantza baliabideak.
izendatzailea:
i+gko barne-gastu osoa: erreferentziako urtean zehar i+gko ekintzetarako behar den gastua. euskal aen egin behar da eta berdin dio zein den funtsen jatorria.
i+g: ezagutzak areagotzeko asmoz modu sistematikoan egiten den edozein sormen lan, gizakiaren, kulturaren eta gizartearen gaineko ezagutzak barne. lan hori aplikazio berrietarako erabiltzen da gero. adibidez: oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.
kodeak eta izenak
ez da egoki
kalitatea
web eustat. ikerketa eta garapenaren estatistika (metodologia-fitxa)
informazio gehiago