Fitxa metodologikoa: Interneterako sarbidea etxeetan
Identifikazioa
- Izena
- Interneterako sarbidea etxeetan
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. Familiak (IGIF) 220122
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- -
- Erakunde arduraduna
- EUSTAT
- Erabilgarritasuna
- IGIF + 2 hilabete
- Bigarren mailako iturriak
- -
- Adierazlearen formula
- -
Helburua
Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT) dira, hein handi batean, ekoizpenaren eta ekonomiaren hazkundearen adierazgarri, eta gure gizartea errotik eta lehenago ez bezala ari dira eraldatzen. Estatistika ofizialak ezinbestekoak dira jadanik abian diren eraldaketen ondorioak xeheki ulertzeko. Dena dela, garrantzitsua da aldagaiak eta adierazleak ondo hautatzea. Etxeetako Interneterako sarbidea da familiek informazioaren gizartearekin duten harremanari buruzko informazioa ematen duten adierazleetako bat.
Interneterako sarbidea zenbat etxetan dagoen kalkulatzeko hurrengo zatiketa egin behar da: etxean Interneterako sarbidea duten eta gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko kide bat duten familien kopurua 16 eta 74 urte bitarteko biztanleen kopuruaz zatitu behar da. Adierazlea familiei egindako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestan (IGIF) dago oinarritua. “Bizilekuetan” bizi diren pertsona guztiak sartzen dira inkestan eta hortik kanpo geratzen dira etxebizitza kolektiboetan (harrera etxeak, ikasleen egoitzak, ospitaleak...) bizi direnak.
Eremua
- Biztanleak:
Gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko kide bat duten familiak.
- Lurraldea:
Euskal AE eta lurralde historikoak.
- Denbora:
-
2008
Kontzeptuak eta definizioak
Atzerritik I+Grako zein finantza baliabide dagoen (ehunekoa) erakusten du adierazle honek, I+Gko barne-gastu osoarekin alderatuta betiere.
Kalkulu mota:

Adierazlea zatidura modura lortzen da.
Zenbakitzailea:
Etxean Interneterako sarbidea duten eta gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko kide bat duten familiak.
Izendatzailea:
16 eta 74 urte bitarteko kideren bat duten familien kopurua.
Kodeak eta izenak
Ez da egoki
Kalitatea
Ez da egoki
Informazio gehiago