Fitxa Metodologikoa: I+Gko barne gastu gordina, BPGren ehuneko gisa
Identifikazioa
- Izena
- I+Gko barne gastu gordina, BPGren ehuneko gisa
- Izena eta eragiketaren kodea 1. iturria
- I+G estatistika-043201
- Izena eta eragiketaren kodea 2. iturria
- -Kontu ekonomikoak-170112
- Erakunde arduraduna
- Eustat
- Erabilgarritasuna
- Urtea+1
Helburua
Hona hemen ikerketa eta garapen nazio-gastu gordinaren barruan daudenak: I+Gko enpresa-gastua, I+Gko goi-mailako hezkuntza-gastua, I+Gko gastu publikoa eta irabazi asmorik gabeko sektore pribatuaren I+Gko gastua.
Adierazleak biharko lehiakortasuna bermatzen duten eta ondorioz BPGren hazkundea dakarten I+Gko giltza-inbertsioak ebaluatzen ditu.
I+Gko gastua ekonomi-hazkunderako motore nagusietakoa da, ezagutzan oinarritutako ekonomia batean. I+Gko gastu-adierazlearen joerek EBko lehiakortasunaz eta biharko aberastasunaz giltza-adierazpenak ekartzen dituzte.
Ikerketa eta Garapen gastua funtsezkoa da ezagutzan oinarritutako ekonomia baterako trantsizioa burutzeko, baita ere ekoizpen teknologiak hobetzeko eta hazkundea sustatzeko. Bartzelonako Europar Kontseilua (2003ko martxoan), I+Gko jarduerak hazkundera ekarritako etekinak aintzat hartuz eta I+Gko Europako gastuaren eta munduko lehiakideen nagusienaren tarte gero eta zabalagoaz jakitun, EBren helbur jarri zuen I+Gko gastua BPGren %3raino igotzea 2010ean, zeinetik bi heren sektore pribatuak egin beharrekoak liratekeen.
BPGren %3 inbertitzea Europa 2020 estrategia berriaren helburu garrantzitsuenetakoa da, ezagutza eta berrikuntzan oinarritutako ekonomia bat garatzeko.
Eremua
- Biztanleak:
I+G egiten duten enpresa, erakunde publikoeta unibertsitate guztiak
- Lurraldea:
Euskal AE
- Denbora:
-
Urtekoa
Kontzeptuak eta definizioak
Adierazle honek I+Gko gastu guztiaren berri ematen du, Barne Produktu Gordinaren ehuneko gisa adierazia.
Zatidura gisa lortzen da, ehunekotan.
Zenbakitzailea:
I+Gko barne gastua, guztira: Erreferentziako urtean I+Gko ekintzetara bideratutako gastuen guztirakoa, Euskal AEn gauzatuak, funts horien sorburua edozen delarik.
I+G Batetik, jakintzak —gizakiaren, kulturaren eta gizartearen jakintza barne— gehitzeko sistematikoki egiten den sorkuntza-lana; eta, bestetik, jakintza horiek aplikazio berriak sortzeko erabiltzea. Barne ditu oinarrizko ikerketa, ikerketa aplikatua eta garapen teknologikoa.
Izendatzailea:
BPG: Barne Produktu Gordina erreferentziako urtean ekonomia batean ekoitzitako ondasun eta zerbitzu guztien diru-balioa da.
Kodeak eta izenak
Ez dagokio
Kalitatea
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/sdi/files/QP%20Gross%20domestic%20expenditure%20on%20RD.pdf
Informazio gehiago
Eurostat - Tables, Graphs and Maps Interface (TGM) table