HomeEgiturako adierazleakBerrikuntzako adierazleen panela (EIS)Ohar Metodologikoa. EIS: Etengabeko hezkuntzan ari diren biztanle portzentajea (25-64 urte)

Ohar Metodologikoa. EIS: Etengabeko hezkuntzan ari diren biztanle portzentajea (25-64 urte)

Etengabeko ikaskuntzak helburu bat daukaten eta ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko asmoz etengabe gauzatzen diren ikaskuntza-jarduera guztiak barne hartzen ditu: formalak, ez-formalak nahiz informalak. Ikasteko asmoa edo xedea da, hain zuzen, jarduera hauek ikaskuntzaz bestelako jardueretatik, hala nola kultura- eta kirol-jarduerak, desberdintzen dituen faktore kritikoa.

Adierazlea zatiki bezala lortzen da.

Zenbakitzailea:

Etengabeko ikaskuntzari buruzko estatistiken xede-herritarrak honako hauek dira: etxebizitza partikularretan bizi diren 25 eta 64 urte bitarteko biztanle guztiak. Hezkuntza- eta prestakuntza-jarduera guztiei lotutako informazioa biltzen da, jarduerok inkesta egin dutenen egungo edo etorkizuneko balizko lanerako garrantzitsuak izan ala ez. Datuak biltzeko, EBren Biztanleria Aktiboaren Inkesta erabiltzen da. Hezkuntzan eta prestakuntzan parte hartzeko aldia elkarrizketaren aurreko lau asteetan izaten da, Biztanleria Aktiboaren Inkestan egin ohi den bezala.

Izendatzailea:

Adin-talde bereko biztanleria, guztira. Alde batera utzi dira hezkuntzan eta prestakuntzan (formala eta ez-formala) parte hartu izanari buruzko galdera erantzun ez dutenak.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali