HomeBerrikuntzako adierazleen panela (EIS)Egiturako Adierazle NagusiakOhar Metodologikoa. EIS: Gastu publikoa I+Gn, BPGren %tan

Ohar Metodologikoa. EIS: Gastu publikoa I+Gn, BPGren %tan

I+Gn egiten den gastua da ezagutzan oinarritutako ekonomia baten hazkunde ekonomikorako eragile nagusienetako bat. Horrela, I+Gn egiten diren gastuen adierazleak erakusten dituen joerak oso baliagarriak dira, EBren etorkizuneko lehiakortasunaren eta aberastasunaren inguruko jarraibide garrantzitsuak emateko. Ikerkuntzan eta garapenean inbertitzea funtsezkoa da ezagutzan oinarritutako ekonomia batetara igarotzeko, eta baita ekoizpeneko teknologiak hobetzeko eta hazkundea estimulatzeko ere.

Adierazlea zatiki bezala lortzen da.

Zenbakitzailea:

I+Gn egiten diren gastu guztiak, gobernuaren sektorean (GOVERD) eta goi-mailako hezkuntzaren sektorean (HERD). Bai GOVERD eta bai HERD, Frascatiren eskuliburuko definizioen arabera, moneta nazionalean eta egungo prezioekin.

Izendatzailea:

Barne produktu gordina, Europako Kontuen Sistemak (ESA, European Systemn of Accounts, 2010) emandako definizioaren arabera, moneta nazionalean eta egungo prezioekin.

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali