HomeEgiturako adierazleakBerrikuntzako adierazleen panela (EIS)Ohar Metodologikoa. EIS: Arrisku-kapitala, BPGren %tan

Ohar Metodologikoa. EIS: Arrisku-kapitala, BPGren %tan

Arrisku-kapitalaren zenbatekoak enpresa berrien sorkuntzaren dinamismo erlatiboa islatzen du. Hain zuzen ere, teknologia berriak erabiltzen edo garatzen dituzten enpresetan (arriskatuak), arrisku-kapitala izan ohi da enpresa finantzatzeko eskuratu daitekeen bitarteko bakarra (zabalpenean). Arrisku-kapitalaren definizioan fase goiztiarreko arrisku-kapitala, zabalkundeko eta ordezkapeneko arrisku-kapitala kontutan hartuz, adierazleak hobeto isladatuko du barruko arrisku-kapitala duen industriaren eskuragarritasuna, eta murriztu egingo du, halaber, indikatzaile honen urteko aldaketen aldagarritasuna.

Adierazlea zatiki bezala lortzen da.

Zenbakitzailea:

Arrisku-kapitaleko inbertsioa enpresetan inbertitzeko den parte-hartze pribatua da. Kanpo geratzen dira: kudeaketa erosketa osoak, kudeaketa-euskarriak, burtsan kotizatzen duten akzioen arrisku-erosketak. Arrisku-kapitalaren barne daude fase goiztiarrekoa (hazia+fundazioa), hedapenekoa eta ordezkapenekoa.

Izendatzailea:

Barne produktu gordina, Europako Kontuen Sistemak (ESA, European Systemn of Accounts, 2010) emandako definizioaren arabera, moneta nazionalean eta egungo prezioekin.

Oharra:

Adierazle horren indize normalizatuak kalkulatzeko, hiru urtetako batezbestekoak baliatu dira. Berrikuntza Indize Sintetikoa kalkulatzeko ere erabiltzen dira datu horiek

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali