HomeEgiturako adierazleakBerrikuntzako adierazleen panela (EIS)Ohar metologikoa. EIS: Besteekiko lankidetza duten ETE berritzaileak, ETE guztien %tan

Ohar metologikoa. EIS: Besteekiko lankidetza duten ETE berritzaileak, ETE guztien %tan

Adierazle honek erakusten du zein mailatan dauden inplikatuta ETEak berrikuntzarako lankidetzan. Berrikuntza konplexuak, bereziki informazioaren eta komunikazioaren teknologiatan, informazio- eta ezagutza-iturri desberdinetatik edateko gaitasunaren edota berrikuntza baten garapenean lankidetzan jarduteko ahalmenaren baitan dauden neurri handi batean. Adierazle honek ikerketako erakunde publikoen eta enpresen nahiz enpresa batzuen eta beste batzuen arteko ezagutza-fluxua neurtzen du. Adierazlea ETEetara mugatzen da, ia enpresa handi guztiak baitaude berrikuntzako lankidetzan inplikatuta.

Adierazlea zatiki bezala lortzen da.

Zenbakitzailea:

Berrikuntzarako lankidetza-jarduerak dituzten ETEen kopurua. Lankidetza-jarduerak dituzten enpresak dira azterlana egin aurreko hiru urteetan beste enpresa edo erakundeekiko lankidetza-hitzarmenak sinatu dituztenak, berrikuntza-jarduerak elkarrekin gauzatu ahal izateko.

Izendatzailea:

ETEen kopurua guztira (berritzaileak eta berritzaileak ez direnak).

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali