Ohar metologikoa. EIS: EUko diseinuak, BPGren bilioia (EAP eurotan) aintzat hartuta
Diseinua produktu baten edo produktuaren zati baten kanpoko itxura da, bere lerroen, inguruen, koloreen, formen, egunduren, materialen edota apaingarrien ondorio. Produktu bat edozein artikulu industrial edo artisautzako artikulu izan daiteke, baita bilgarriak, sinbolo grafikoak eta hizki tipografikoak ere, baina kanpoan geratzen dira programa informatikoak. Osagai ugari dituzten produktuan ere sartzen dira, desmuntatu eta ondoren berriro muntatu daitezkeenak. Diseinu komunitarioaren babesa zuzenean sartzen da indarrean EBko kide diren estatu guztietan, eta horrek erregistratutako eta erregistratu gabeko diseinu komunitariorako eskubidea hautatzeko aukera ematen du, zonalde batetarako eta EBko kide diren estatu guztietarako.
Adierazlea zatiki bezala lortzen da.
Zenbakitzailea:
Europar Batasuneko Jabetza Intelektualaren Bulegoan (EUIPO) eskatutako banakako diseinu kopurua.
Izendatzailea:
Barne Produktu Gordina EAP eurotan.
Oharra:
Adierazle horren puntuazio normalizatuak kalkulatzeko, bi urtetako batezbestekoak baliatu dira. Berrikuntza Indize Sintetikoa kalkulatzeko ere erabiltzen dira datu horiek.