Ohar Metodologikoa. EIS: Enplegua enpresa berritzaileetan (enplegu guztiaren %tan)
Enpresetako berrikuntzak eragin sakona du langileen enplegagarritasunean, baina produktuen eta prozesuen berrikuntzara bideratutako enpresetan duen eragina aldatu egiten da herrialde batetik bestera. Enpresa-berrikuntzak erakusten du bereziki garrantzitsua dela atzeraldi ekonomikoko garaietan. Atzeraldi batek kalifikazio handiko enplegatuei kalifikazio txikiko enplegatuei baino gutxiago eragiten dien arren, eragin positibo nabarmena ikusten da enpresa berritzaileetako kalifikazio txikiko enplegatuentzat.
Adierazlea zatiki bezala lortzen da.
Zenbakitzailea:
Enpresa berritzaileetan enplegatutako pertsonen kopurua ("Berrikuntza bat sartu duten edo berrikuntza-jardueraren bat duten enpresak (bertan behera utzita / etenda edo abian dauden berrikuntza-jarduerak dituzten enpresak barne).
Izendatzailea:
Enplegua guztira 10 enplegatu edo gehiagoko enpresetan.