Ohar Metodologikoa. EIS: Merkaturako eta enpresarako berriak diren produktuen salmentak, negozio-bolumenaren %tan
Adierazle honek produktu berrien edo nabarmen hobetutako produktuen salmenten kopurua neurtzen du. Produktu horiek, berriak dira enpresa berarentzat edo merkatuarentzat. Adierazleak, beraz, puntako teknologiaren sorrera (merkatuarentzat berriak diren produktuak) zein honen hedapena (enpresarentzat berriak diren produktuak) hartzen ditu kontutan.
Adierazlea zatiki bezala lortzen da.
Zenbakitzailea:
Enpresarentzat zein merkatu osoarentzat berriak diren edo nabarmen hobetu diren produktuen negozio-bolumen osoaren batura (salmenta-kopurua).
Izendatzailea:
Enpresa guztien negozio-bolumen osoa (berritzaileak eta ez-berritzaileak), moneta nazionalean eta uneko prezioekin.