Enplegu harremana

Enplegu harremana

C.1 Aintzat hartutako langile-tipologiak honako hauek dira:

C.1.1.- Karrerako funtzionarioak: karrerako funtzionario dira, legezko izendapen bati esker, ordainsari baten truke eta behin betiko izaeraz zerbitzu profesionalak betetzeko, Administrazio Zuzenbideaz araututako estatutupeko harreman baten bitartez Herri Administrazio bati lotuta daudenak (EPOETBren 9.1 art.).

C.1.2- Bitarteko funtzionarioak: bitarteko funtzionarioak dira behar bezala justifikatutako beharrak eta urgentziak eraginda, karrerako funtzionarioei dagozkien betekizunak betetzeko izendatzen direnak, hain zuzen inguruabar hauetako bat gertatzen denean:

a) Plaza hutsak egotea, ezinezkoa bada plaza horiek karrerako funtzionarioek betetzea. b) Titularren ordezte iragankorra. c) Aldi baterako programak gauzatzea, zeinek ezingo baitute izan hiru urtetik gorako iraupena, iraupena gehienez ere beste hamabi hilabetez luzatu ahal izanik estatutu hau garatzeko ematen diren funtzio publikoari buruzko legeengatik d) Atazak gehiegi izatea edo metatzea gehienez ere sei hilabetez, hamabi hileko aldi batean. (EPOETBren 10. art.)

C.1.3.- Langile lan-kontratudunak: langile lan-kontratudunak dira, lan-arloko legeriaren arabera langileak kontratatzeko edozein modalitate erabilita, idatziz formalizatutako lan-kontratu bati esker, administrazio publikoei ordaindutako zerbitzuak ematen dizkietenak.

Iraupenaren arabera, kontratua izan daiteke finkoa, mugagabea edo aldi baterakoa. (EPOETBren 11.1. art.) Aldi baterako kontratu-modalitateak Langileen Estatutuan daude aurreikusita 15.1. artikuluan35.

a) Langilea lan edo zerbitzu jakin batzuk aurrera eramateko kontratatzen denean, enpresako jardueraren barruan autonomia eta berezko ezaugarriak izanik, eta lana bukatzeko epea, nahiz eta denboran mugatuta egon, iraupen jakin gabekoa baldin bada. b) Merkatuaren gora-beheren eraginez eta zereginak metatu edo eskabide larregi izatearen eraginez, halako kontratuak egitea beharrezkoa denean, nahiz eta aipatutako lan guztiok enpresaren ohiko jarduerakoak izan. c) Lanpostua gordetzeko eskubidea duten langileak ordezkatzeko denean.

Lan-pilaketengatik kontratatutako langileak ez dira sartzen, araudiaren arabera kontratu horien iraupena sei hilabetetik beherakoa delako.

C.2. Sartzen ez diren langile-tipologiak:

C.2.1.- Goi-kargudunak: Enplegatu publikoak izan daitezke edo ez, eta goi-zuzendaritzako eginkizunak dituzte administrazio bateko unitate gutxi gorabehera zabaletan. Estatutu espezifiko batean oinarrituta egongo da haien administrazio publikoekiko lotura.

C.2.2.- Behin-behineko langileak: izendapen bati esker eta behin betiko izaerarik gabe, konfiantzakotzat edo aholkularitza berezitzat berariaz kalifikatutako eginkizunak bakarrik egiten dituztenak; xede horretarako izendatutako aurrekontu-kredituetatik ordaintzen zaie (EPOETBren 12.1 art.)

C.2.3.- Prestakuntzan edo praktiketan dauden funtzionarioak: hautaketa-probak gainditu ondoren, izangaiak prestakuntzan edo praktiketan dauden funtzionario izendatuko dituzte eta praktikaldia edo hautaketa-ikastaroa gainditu beharko dute karrerako funtzionario izendatu aurretik.

C.2.4.- Sei hilabetetik beherako kontratua duten lan-kontratudunak.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali