Jarduera ekonomikoaren adarra
Landunak jarduera nagusia egin duen erreferentziako eguneko establezimenduaren, enpresaren edo bestelako unitate ekonomikoaren jarduera mota da. Lehenago lan egin duten langabetuek azken enplegua izan zuten enpresari edo establezimenduari buruzkoa. Enpresak edo establezimenduak jarduera bat baino gehiago izan badu nagusiena bakarrik hartzen da kontuan; hau da, diru-sarrera gehien ematen dizkiona edo, hala ez denean, pertsona gehien lanean egondakoa.
Horrela lortzen diren datuak 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) arabera sailkatzen dira.