Enpresa Poligonoen Tipologia

Enpresa Poligonoen Tipologia

Poligono-mota edo -klase hauek bereizten dira.

  1. Industriala. Espazio horietan gehienbat bigarren edo hirugarren sektoreari dagozkien enpresak egoten dira, batez ere fabrikak edo industriak. Haien artean daude industrialdeak, industria-parkeak eta enpresa-parkeak.
  2. Logistikoa. Garraioarekin eta logistikarekin (zentzu zabalean) lotutako jardueretan parte hartzen duten enpresen ehuneko handia duten espazioak dira, eta gehienetan, jarduera ongi mantentzeko zerbitzu osagarriak dituzte. Haien artean daude garraio-zentroak edo garraio-hiriak, zentro logistikoak, jarduera logistikorako eremuak eta plataforma logistikoak.
  3. Komertziala eta aisialdikoa. Batez ere, saltoki komertzialek edo aisialdirako zentroek osatzen dituzte, herritarren aisialdiarekin lotutako zerbitzuak lagun. Haien artean daude merkataritza-guneak, merkataritza-parkeak, aisiarako parkeak edo aisiarako eremuak.
  4. Parke zientifikoa eta teknologikoa. Honakoak egiten dituen proiektu bati lotutako enpresa-espazioa:
    • Unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin edo goi-mailako hezkuntzako beste erakunde batzuekin harreman formala du.
    • Diseinatuta dago ezagutzan oinarritutako enpresen eta zerbitzu-sektoreari dagozkion balio erantsiko beste erakunde batzuen, gehienetan parkean bertan daudenen prestakuntza eta hazkundea sustatzeko.
    • Kudeaketarako erakunde egonkor bat du, eta horrek teknologiaren transferentzia bultzatzen du eta enpresen eta parkeko erakunde erabiltzaileen artean berrikuntza sustatzen du.
  5. Zerbitzuetakoa. Espazio hauek, batez ere, honako jarduerek osatzen dituzte: ostalaritzako, informazioko eta komunikazioko jarduerek, finantza-jarduerek, aseguruetakoek, higiezinen-, profesionalen-jarduerek, administratzaileek eta zerbitzu osagarriek eta kategoria zehatzetan sartuta ez dauden beste zerbitzu-jarduera batzuek.
  6. Mistoa, nagusitasunik gabe. Espazio mistoak, inongo jarduera nagusitzen ez dela.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali