Jarduera nagusia eta denboraren erabilera
Denboraren banaketa hainbat ekintzen artean: behar fisiologikoak, ordaindutako lana eta prestakuntza, etxeko lanak, etxeko pertsonen ardura, gizarte bizitza, aisialdia eta joan etorriak.
Ordaindutako lana (kontratupean edo kontratu gabe): Ondasun eta zerbitzuen ekoizpen ordaindua, etxean edo etxetik kanpo.
Etxeko lanak: Ordaindu gabeko eginkizunak helburu honekin: etxeko eta etxekoen mantentzerako eta ongizaterako.
Etxeko pertsonen ardura: Bere ardurapean eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei, adingabeei ere, eskainitako zainketak.
Joan-etorriak: Joan-etorrietan emandako denbora, hainbat helbururekin (lana, ikasketak, aisia) eta hainbat garraiobide erabilita.
Arduraduna: Hainbat egitekoen plangintzaz eta burutzeaz arduratzen den persona.
Jarduera nagusia: Denbora gehien eskainitako laneko jarduerari.