Nekazaritza eta abeltzaintza
Nekazaria: Nekazal jarduera egiten duen persona fisiko nahiz juridikoa.
Nekazal ustiategia: Titular batek, pertsona fisikoak nahiz juridikoak, enpresa batean antolatutako ondasun eta eskubideen multzoa, nekazal jardueran aritzeko, merkatal helburu nagusiarekin, eta berez unitate tekniko-ekonomikoa osatzen duena.
Nekazaritza edo abeltzaintzaren berezko lanak: Nekazaritza edo abeltzaintzako ustiategiko berezko lanak.
Kontuak: Nekazaritza-ustiategiaren kontabilitatea.
Kudeaketa: Ustiategiaren kudeaketarekin lotutako erabaki ekonomikoak hartzea.
Gestio zentruak, Kooperatibak, Nekazal bulegoarekin harremanak: Gestio zentruak, Kooperatibak, Nekazal bulegoarekin harremanen ardura.
Merkaturatzea: Nekazaritza-produktuen merkaturatze-jardueren ardura.
Eraldaketa: Nekazaritza-produktuen eraldaketa-prozesuen ardura.
Ustiategiaren titularra: Nekazaritzan diharduen pertsona fisikoa nahiz juridikoa, ustiategiaren ondasunak eta eskubideak empresa-irizpideekin antolatuz eta kudeaketatik etor daitezkeen arriskuak eta ardurak hartuz. Ustiategiaren titulartasuna pertsona fisikoek partekatzen dutenean, bakoitza ustiategiaren titularkidetzat hartuko da.