Sarreren guztizkoan, bi multzo handi bereizi dira: sarrera arruntak eta kapital-sarrerak.
a) Sarrera arruntakIkastetxeetako sarrera arruntzat hartu da ustiaketako diru-laguntzen zenbatekoa, irakaskuntzako kuotak, zerbitzu osagarrietako kuotak eta beste sarrera batzuk. Taulak honako eskema hau eskaintzen digu sarrera arruntetarako:
Diru-laguntzak:
Erreferentzi aldian ikastetxeari emandako kopuruak jasotzen dira hor; berdin dio ea kobratuta dauden edo ez. Kanpoan uzten dira, hortaz, beste ekitaldiei dagozkien diru-laguntzen kobrantzak.Bi diru-laguntza mota bereizten dira:
Jatorriaren arabera, honela sailkatzen dira:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Beste diru-laguntza publikoak: Eusko Jaurlaritzako beste sailak, toki-Administrazioa, eta beste.
Pribatuak: partikularrengandik, enpresetatik eta atzerritik jasotakoak.
Kuotak:Ikasleek, ikastetxean jasotzen dituzten irakaskuntza eta zerbitzuen ordainetan, aldian-aldian egiten dituzten ordainketak dira. Hor sartzen dira, orobat: hilero, hiru hilero, urtero… ikastetxeak ikasleei ematen dien irakaskuntza-materialarengatik egiten diren ordainketak, itzul ez daitezkeen izen-emate eskubideak, eta ordain-agirietan sartu ohi diren beste kontzeptu guztiak.
Honela sailkatzen dira kuotak:
Irakaskuntza: ikasle guztientzat ematen den irakaskuntza arautuengatiko eta irakaskuntza osagarriarengatiko kuotak.
Jarduera osagarriak: hertsiki irakaskuntzakoak ez diren prestakuntza-jarduerengatik ikasleek eginiko ordainketak.
Zerbitzu osagarriak: garraio-, jantoki-, egoitza-… zerbitzuengatik ikasleek egiten dituzten ordainketak.
Bestelako sarrerak: finantza-sarrerak eta bestelakoak.
b) Kapital-sarrerakKapital-sarrerak aldagaian, erreferentzi aldian emandako kapitaleko diru-laguntzak eta ikastetxeek egindako kapital-ondasunen salmentak metatu ditugu.