Langileak (Gizarte-zerbitzuak)

HomeGaiakGizarte ZerbitzuakDefinizioak Langileak (Gizarte-zerbitzuak)
Langileak (Gizarte-zerbitzuak)

  • a) Gaitasunaren arabera: Abenduaren 15ean ari ziren langileak horrela sailkatu dira:
    • Zuzendaritza-administraziokoak : zuzendariak, teknikariak, administrariak eta laguntzaileak.
    • Zerbitzukoak : mantenimendua, ostalaritza-sukaldaritza, garbiketa eta bestelako zerbitzuak.
    • Sanitarioak : medikuak, OLT, terapeutak, klinika-laguntzaileak, lanaren bidezko terapeutak.
    • Teknikariak : logopedak, psikomotrizistak, psikologoak, pedagogoak, gizarte-laguntzaileak eta droga-menpekotasunen prebentziorako teknikariak.
    • Hezitzaileak : hezitzaileak, puerikultoreak, begiraleak, enplegu-zentro berezietako arduradunak eta buruak eta animatzaile sozio-kulturalak.
    • Bestelako langileak : aurreko idazpuruetan sartzen ez direnak, besteak beste, jagoleak, etxe-laguntzaileak eta bestelakoak.
    • Pertsona langile-erabiltzaileak EZB : Pertsona desgaintasundunak, gizarte- eta lan-intserziorako enplegu zentro berezietan lanean ari direnak.
  • b) Zentroarekiko loturaren arabera, honela sailkatu dira langileak:
    • Okupatua : Erreferentziako egunean (abenduaren 15ean) eta enpresarekiko kontratu-erlazio baten arabera, kontratua edozein delarik, lan diruz ordaindu edo ez-ordainduren batean ari zirenen multzoa.
      Kategoria honetan ez dira sartzen ordaintzen zaion enpresa baten mende ari diren pertsonak, ezta ere zerbitzuak erabiltzaileei zuzenean ematen dizkietenak (zuzeneko arretako langile azpikontratatuak).
    • Boluntarioak : Bere erabakiz lankidetza-lanetan ari direnak, kontratu bidez jasotako kontraprestaziorik edo ordainketarik gabe. Beraz, borondatezko lankidetza ez-ordaindua.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali