Langile-kolektiboak. Hezkuntzako langileak

Langile-kolektiboak. Hezkuntzako langileak

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleak eta Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunak daude sartuta.
Funtzionario irakasleak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legean29 aurreikusitako kidegoetakoren batean dauden pertsonak dira.
Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunetan daude bilduta kolektibo hauek:
• Lan-kontratudun irakasleak eta hezitzaileak.
• Hezkuntza Saileko Erlijioko lan-kontratudun irakasleak.
• Hezkuntza Saileko langile lan-kontratudunak.
Langile lan-kontratudunei dagokionez, ez dira sartzen sei hilabetetik beherako kontratua dutenak.
Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak uztailaren 6ko 185/2010 Dekretuan daude araututa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa onartu zen.
Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakaskuntza eta hezkuntzaren alorreko langileentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8602345).
Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dauden erlijioko langile lan-kontratudunentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8600050).
Lan-kontratudun irakasleen eta hezitzaileen lan-baldintzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langile lan-kontratudunentzako Hitzarmen Kolektiboan daude araututa (hitzarmen-kodea: 8600050).

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali