Osasun gastuaren hornitzaileak

HomeGaiakOsasunaren kontuaDefinizioak Osasun gastuaren hornitzaileak
Osasun gastuaren hornitzaileak

Osasun arloko hornitzaileak honakoak dira: jarduera nagusi moduan osasun arreta eta ondasun medikoak eskaintzen dituzten erakunde eta eragileak, eta bigarren mailako jarduera moduan osasun arloko zerbitzuren bat eskaintzen dutenak.

HP.1 Ospitaleak

Kategoria honetan sar ditzakegu ospitaleratze erregimeneko pazienteen tratamenduaz arduratzen diren erakundeak. Hala ere, baliteke erakunde horietako unitate batzuetan beste mota bateko arreta ematea, gaua bertan pasatzeko beharra eskatzen ez duena. Ospitale orokorrak (HP.1.1), osasun mentaleko nahasteak dituzten pazienteentzako ospitaleak (HP.1.2.) eta beste tratamendu mota batzuetan espezializatutako ospitaleak bereiz ditzakegu (HP.1.3.).

HP.2 Iraupen luzeko zainketarako egoitzak

Epe luzerako erizaintza, gainbegiratze eta bestelako arreta zerbitzuak ematen dituzten lekuak. Bertan dituzten zerbitzu medikoak ez dira ospitaletakoak bezain intentsiboak. Gainera, establezimendu horietan zainketa pertsonala eta arreta sozialeko zerbitzuak ere ematen dira, osasun zainketekin batera.

Orokorrean, egoitza establezimenduak osasun establezimendu gisa sailkatzeko, gastuaren % 50a baino gehiago osasunera bideratu behar da. Osasun gastua % 50etik beherako bada, HP.8.2 atalaren barruan egongo lirateke; osasun arretako bigarren mailako hornitzaileak.

HP.3 Osasun arreta anbulatorioa ematen duten hornitzaileak

Ospitaleratzerik behar ez duten pazienteei tratamendua ematen dieten establezimenduak dira. Gaua bertan pasa behar ez duten pazienteei oinarrizko arreta edota arreta espezializatua emateko lekuak, zein pazienteari bere etxean bertan zerbitzua emateko erabiltzen diren baliabideak izan daitezke.

HP.4 Zerbitzu laguntzaileen hornitzaileak

Laguntza zerbitzuak zuzenean kanpoko pazienteei ematen dizkieten establezimenduak dira, osasun arloko profesionalen zaintzapean, tratamenduaren estalduratik kanpo, ospitale, erizaintza zentro eta anbulatorioetan.

Pazienteak garraiatu eta erreskatatzen dituzten hornitzaileak, laborategi medikoak eta diagnostikokoak, hortz laborategiak eta bestelako zerbitzuen hornitzaileak.

Hornitzaile espezializatu horiek zuzenean kobratu ahal diete pazienteei emandako zerbitzuengatik, edo espezietako prestazio gisa kobratu ahal dituzte.

HP.5 Xehekakoak eta produktu medikoen bestelako hornitzaileak

Atal honen barruan daude produktu medikoak saltzen dituzten establezimenduak, kontsumo indibidualerako produktu mediko zehatzak edo pazienteek etxean erabiltzekoak. Honen barruan daude betaurrekoak, aparatu ortopedikoak saldu edota konpontzen dituztenak, norberaren erabilerarako edo etxerako.

HP.6 Prebentzio zerbitzuen hornitzaileak

Osasun publikoko programen administrazio eta hornikuntzaz arduratzen diren erakundeak barne hartzen ditu, hala nola, osasunaren sustapen eta babesaz. Ez daude hemen jasota, aldiz, beren langileei lan osasuntzat hartzen diren zerbitzuak ematen dizkieten enpresak; eta ekonomiaren gainerako zati bezala jasota daude.

HP.7 Osasun sistemaren eta horren finantzazioaren administrazioa

Osasun zerbitzuak hornitzeaz zuzenean arduratzen diren eragileen jarduera arautzen duten establezimenduak dira, hala nola, osasun zerbitzuen finantzazioa administratzea, hau da, derrigorrezko osasun aseguru eta borondatezkoen fondoen kudeaketa. Kontzeptu honen barruan sartu dira osasun administrazio orokorra zein osasun aseguruen establezimenduak.

Ez daude barne lehen zehaztutako osasun arretako hornitzaileen gastu administratiboak; izan ere, osasun arreta ematen duten hornitzaileen kategoriaren barruan egon behar dira.

HP.8 Ekonomiaren gainerakoa

Atal honen barruan daude etxeko osasun arreta ematen duten familiak, hornitzaile gisa. Etxeko gaixo edo desgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonei egindako transferentzia efektiboa hartzen da kontuan. Ordaindu gabeko senideen zainketa ez da osasunaren kontuan sartzen.

Bigarren mailako jarduera gisa osasun arreta ematen duten establezimenduak ere barne daude; hala nola, langileei lan arloko osasun zerbitzuak ematen dizkieten enpresak; gizarte arretakoak diren eta noizean behin osasun zerbitzuak ere ematen dituzten hornitzaileak... Orokorrean, osasun zerbitzuen eskaintza produkzio osoaren zati txiki bat baino ez denean; eta aurretik sailkatu gabekoak.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali