Metodo estatistiko europar ohikoa (EDIS-Caritas)
Pobreziaren azterketarako hurbilketa ezagunena Europar Batasunean erabiltzen dena da. Bere garaian, Europako pobreziaren konparazio-azterketa egiteko erreferentziatzat hau ezarri zuen: pertsona heldu baliokide bakoitzeko batez besteko diru-sarrera nazional garbien %50. Horrela, hurbilketa honen arabera, pobretzat hartzen dira kontsumo-unitate baliokide bakoitzeko batez besteko diru-sarreren %50etik beherako diru-sarrerak dituzten etxeguneak.
Hurbilketa honetan erabiltzen den baliokidetasun-eskala klasikoa O'Higgins-en azterketan ezarri zen (1987an), eta baliokidetasun-balioak honakoak dira:
· Lehen heldua: | 1.0 |
· Pertsona heldu gehigarri bakoitzeko: | 0.7 |
· 14 urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko: | 0.5 |
Etxegune bakoitzerako, pertsona heldu baliokide bakoitzeko diru-sarrerak hauek dira: etxeguneen diru-sarrerak zati etxegune horrentzat egokia den baliokidetasun-faktorea. Ildo horretan, bi pertsona edo gehiagoz osatutako etxeguneetako pobrezia-lerroak kalkulatzeko, pertsona bakarraren pobrezia-atalasea pertsona horri dagokion etxegunearen tamainaren baliokidetasun-faktorearekin biderkatu behar da.
Metodo honen ondorioz zehazten diren pobrezia-atalaseak, Espainian Caritasek egin duen bertsioan, ondorengo hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoari buruz (EAE):
Mantentze-pobreziaren atalaseak, metodo estatistiko europarraren arabera
(Datuak eurotan)
Etxegunearen tamaina | | |
1 pertsona | | 401,94 |
2 pertsona | | 683,31 |
3 pertsona | | 884,28 |
4 pertsona | | 1085,25 |
5 pertsona | | 1286,23 |
Iturria: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2000koInkesta
Bigarren pertsonarentzako eskala 0,7 da eta gainerakoentzat 0,5.