Aldagai horrek erreferentzia egiten dio pertsonak jarduera ekonomikoaren aldean duen posizio nagusiari, eta honela definitu daiteke: landun, langabe edo ez-aktibo.
Landunak: enplegu ordaindu bat duten edo jarduera beregain bat daramaten eta lanean dauden, edota, lanik gabe egonik ere, beren enpleguarekin lotura formal bat daukaten pertsona guztiak, edo lantokitik kanpo egon zirenak (oporrak, gaixotasun, laneko gatazka, gorabehera teknikoak, etab. direla eta).
Langabeak: enplegu alokatu bat edo enplegu beregain bat ez duten eta gaur egun enplegu bila dabiltzan eta lan egiteko prest dauden pertsona guztiak.
Ez-aktiboak: aktiboak ez diren pertsona guztiak, landun edo langabe ez daudenak.