Lan-kontratudunen lanbide-kategoriak
Gaitasun profesionalak, titulazioak eta prestazioaren eduki orokorra bateratzen dira lanbide-talde bakoitzean, eta langileari esleitutako zeregin, eginkizun, lanbide-espezialitate eta ardurak ere sar daitezke bertan.
Negoziazio kolektiboen bidez edo, halakorik ezean, enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioen bidez, langileen lanbide-sailkapenaren sistema zehaztuko da, lanbide-taldeak eginez. (Langileen Estatutuaren 22. art.).