Kidegoak eta Eskalak. Funtzionario irakasleak

Kidegoak eta Eskalak. Funtzionario irakasleak

Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionario irakasleen kidegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legean daude araututa (10-13. art.).

Funtzionario irakasleak kidegoetan bilduko dira, ematen dituzten irakaskuntzen eta kidego bakoitzera sartzeko eskatutako titulazio-mailaren arabera.

Araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren Kidegoa. b) Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoa. c) Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen Kidegoa.

Musikako eta arte eszenikoetako irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen Kidegoa. b) Euskal Autonomia Erkidegoko Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen Kidegoa.

Arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntzak ematen dituzten funtzionarioak irakasleen kidego hauetan egongo dira:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoa. a) Euskal Autonomia Erkidegoko Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren Kidegoa.

Hizkuntza Eskoletan hizkuntzak irakasten dituzten funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen Kidegoan egongo dira.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali