Kidegoak eta Eskalak. Poliziaren funtzionarioak
Ertzaintza eskaletan egituratzen da hierarkikoki, eta eskala horien barruan, kategoria hauetan:
a) Goi-mailako Eskala: intendente kategoriarekin, A taldean sailkatua, A1 azpitaldean.
b) Eskala betearazlea: komisario eta komisariorde kategoriekin, A taldean sailkatua, A1 azpitaldean.
c) Ikuskapen Eskala: ofizial eta ofizial-ondoko kategoriekin, C taldean sailkatua, C1 azpitaldean.
d) Oinarrizko Eskala: agente lehena eta agente kategoriekin, C taldean sailkatua, C1 azpitaldean.
Medikuen eta teknikarien eskala ere egongo da Ertzaintzan, eta haien lanpostuak A1, A2 eta C1 sailkapen-taldekoak izango dira, kasu bakoitzean eskatzen den titulazioaren arabera. (EAEPLren 105. art.)