Titulazio-taldeak

Titulazio-taldeak

Kidegoak eta eskalak honela sailkatzen dira, horietara iristeko eskatutako titulazioaren arabera, talde hauek oinarri hartuta:

- A taldea: Bi azpitaldetan sailkatuta: A1 eta A2.

Talde honetako kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko, graduko unibertsitate-tituluaren jabe izatea eskatuko da. Legeak beste unibertsitate-tituluren bat eskatzen duenean, unibertsitate-titulu hori hartuko da aintzakotzat.

Kidegoak eta eskalak azpitalde horietako bakoitzean sailkatzeko, kontuan hartuko dira bete beharreko funtzioetan eskatzen den erantzukizun-maila eta sarrera-proben ezaugarriak.

- B taldea: talde honi dagozkion kidego eta eskaletara iritsi ahal izateko, goi-mailako teknikariaren tituluaren jabe izatea eskatuko da.

- C taldea. Bi azpitaldetan sailkatuta (C1 eta C2), sartzeko eskatzen den titulazioaren arabera.

- C1: Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa. - C2: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua. (EPOETBren 76. art.)

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali