Jardunean dauden langileak

Jardunean dauden langileak

Zerbitzu aktiboko egoera administratiboan dauden langileak. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina22 onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 86. artikuluak emandako definizioaren arabera, “zerbitzu aktiboko egoeran daude, Estatutu hau garatzeko Funtzio Publikoak emandako arautegiaren arabera, funtzionario publiko modura zerbitzua ematen duten pertsonak, destinotzat duten Administrazio edo organismo publikoa nahiz erakundea edozein dela ere, baldin eta beste egoera batean egotea ez badagokie”.

Erreferentzia-datan zerbitzu aktiboan dauden langile guztiak zenbatuko dira, nahiz eta lanera joateko betebeharretik juridikoki salbuetsita egoeran egon -adibidez, aldi baterako ezintasunagatiko bajan, onartutako baimenak...-. Absentzia horietarako ordezko langileak kontratatu badira, langile horiek ere zenbatu egingo dira.

Kanpoan geratuko dira behin-behineko langileak eta goi-kargudunak, baita sei hilabetetik beherako kontratua duten lan-kontratudunak eta praktiketako funtzionarioak ere.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali