Administrazio Publikoek lanpostuen zerrenden edo antzeko antolaketa-tresnen bitartez egituratuko dute beren antolaketa. Zerrenda eta tresna horietan, behintzat, honako datu hauek jasoko dira: lanpostuen izenak, lanbide-sailkapeneko taldeak, zer kidegotara edo eskalatara (hala dagokionean) atxikita dauden, lanpostuak betetzeko sistemak eta ordainsari osagarriak (EPOETBren 74. art.)
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan zehaztuko dira langile-kategoria bakoitzari dagozkion aurrekontu-plantillak edo plazen zerrenda eta, funtzionarioen kasuan, Taldeka ordenatuta.
Lanpostuen zerrenden aurrean, plantillak eremu txikiagoa dauka. Ez ditu lanpostuaren ezaugarri funtsezkoak zehazten, ez eta hura betetzeko betekizunak ere. Aurrekontu-antolaketa du helburu, batez ere. Kidego eta eskala desberdinetako plazak egituratzea da helburua