Prekarietatea administrazio publikoetan

Prekarietatea administrazio publikoetan

Prekarietatea, hau da, aldi baterako edo bitarteko araubide juridikoen bidez Administrazio Publikoarekin lotutako langileak, funtzionarioak eta era guztietako langileak egotea.16

Prekarietate-tasa: bitarteko funtzionarioen eta aldi baterako lan-kontratudun langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremuren bateko langile guztiekiko.

Prekarietate-tasa, sexuaren arabera: bitarteko funtzionarioen eta aldi baterako lan-kontratuko langileen arteko zatidura, sexu jakin batekoa, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu horretako langile guztiekiko.

Bitarteko funtzionarioen tasa: bitarteko funtzionarioen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko funtzionario guztiekiko.

Bitarteko funtzionarioen tasa, sexuaren arabera: sexu jakin bateko bitarteko funtzionarioen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu horretako funtzionarioen guztizkoaren aldean.

Behin-behinekotasun-tasa: aldi baterako lan-kontratuko langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko lan-kontratuko langile guztiekiko.

Behin-behinekotasun-tasa, sexuaren arabera: sexu jakin bateko aldi baterako lan-kontratuko langileen zatidura, erakunde publiko bateko edo haren eremu bateko sexu horretako lan-kontratuko langile guztiekiko.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali