Enplegatzaileen zuzeneko gizarte-prestazioak (D.623)
Erreserbak eratuta ez dituzten gizarte-aseguruen sistemak kudeatzen dituzten enplegatzaileek euren soldatakoei, horien kargura dauden pertsonei edo horien alargunei (eskudirutan edo espezietan) ordaindu beharreko prestazioak dira. Horien artean daude, normalean:
Gaixotasuna, istripua, amatasuna, etab. dela medio langilea lanera joan ez den aldietan ordaindu zaizkion ohiko soldatak edo soldata murriztuak.
Famili osagarriak, ikasteko laguntzak eta soldatakoaren kargura dauden beste pertsona batzuei lotutako beste laguntza batzuk.
Soldatako ohiei edo eskubidedunei ordaindutako erretiro-pentsioak edo biziraupen-pentsioak eta soldatakoei edo eskubidedunei iraizpen, baliaezintasun, istripuaren ondoriozko heriotza eta abarren zioz ordaindutako kalte-ordainak (prestazio horiek hitzarmen kolektiboei lotuta daudenean).
Laneko medikuntzari lotuta ez dauden osasun-zerbitzu orokorrak.
Susperraldi-etxeak eta adinekoen egoitzak.