Zenbait transferentzia arrunt (D.75)
Hurrengo izenburuak dituzte:
EZIAGEei egindako transferentzia arruntak
Etxeen arteko transferentzia arruntak; hau da, etxe egoiliarrek beste etxe egoiliar edo ez-egoiliar batzuei eskudirutan edo espezietan egiten dizkien transferentzia guztiak edo haiengandik jasotzen dituztenak. Hain zuzen, multzo honetan sartzen dira emigratzaileek edo atzerrian bizi diren (edo urtebete edo gehiago atzerrian lan egin duten) langileek euren jaioterriko herrialdean bizi diren senideei bidaltzen dizkien funtsak eta gurasoek beste toki batzuetan bizi zaizkien seme-alabei bidaltzen dizkien funtsak.
Isunak eta zehapenak
Loteriak eta zorizko jokoak
Ordainketa konpentsatzaileak. Pertsonei edo jabetzei egindako lesio nahiz kalteen konpentsazio gisa erakunde-unitate batzuek beste batzuei ordaintzen dizkien transferentzia arruntak dira; baina ez dira transferentzia horien barruan sartzen bizitza-asegurua ez denaren kalte-ordainak.
NPGean oinarritutako laugarren baliabide propioa.
Beste transferentzia arrunt batzuk