Benetako azken kontsumoa (P.4)

Benetako azken kontsumoa (P.4)

Banako nahiz taldeko giza beharrizanak zuzenean betetzeko asmoz erakunde-unitate egoiliarrek eskuratzen dituzten ondasun eta zerbitzuetan egindako azken kontsumoa da.

Herri administrazioetako unitateek hornitzen dituzten ondasun eta zerbitzuen kasuan, banako eta taldeko ondasun eta zerbitzuen arteko muga herri administrazioen eginkizunen sailkapenean (Cofog) ezarritakoaren arabera ezartzen da.

Hitzarmen bidez, herri administrazioek jarraian ematen den epigrafe bakoitzean egiten dituzten azken kontsumoko gastu guztiak kontsumoko banako zerbitzuetan egindako gastutzat hartuko dira, kategoria bakoitzeko administrazio orokor, antolamendu, ikerketa eta abarreko gastuak izan ezik. Hona hemen aipatu epigrafeak:

  • 04 Hezkuntzako gaiak eta zerbitzuak

  • 05 Osasuneko gaiak eta zerbitzuak

  • 06 Gizarte-segurantzako eta gizarte-ekintzetako gaiak eta zerbitzuak

  • 08.01 Kirol eta aisiako gaiak eta zerbitzuak

  • 08.02 Kulturako gaiak eta zerbitzuak

    Gainera, ondoren ematen diren azpiepigrafeetako gastua ere banakotzat hartuko da garrantzitsua denean:

  • 07.11 Ostatuaren hornidura (zati batean)

  • 07.31 Etxeko hondakinen bilketa (zati batean)

  • 12.12. Garraiorako sistemen ustiapena (zati batean)

    Herri administrazioen taldeko kontsumoko gastua, azken kontsumoan egindako gainerako gastuak dira. Batez ere honako hauek osatzen dute:

  • Zerbitzu publiko orokorrak

  • Segurtasuna eta defentsa

  • Legea eta ordena mantentzea, legeria eta

  • Ordenamendu juridikoa

  • Osasun publikoa

  • Ingurumenaren babesa

  • Beste produktu estatistikoak

    Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

    Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
    Oso baliagarria
    Baliagarria
    Ez oso baliagarria
    Ez da inondik ere baliagarria
    Baduzu iradokizunik?
    Bai, badut
    Bidali