Kontratatzailearen profila
Administrazioen web-orrian txertatutako aplikazioa, administrazio-kontratuei buruzko informazioa argitaratzen duena. Informazioa lizitazio-iragarkiei, kontratazioko baldintza-agiriei eta behin-behineko adjudikazioei buruzkoa izaten da.
Datu horiek guztiak entitate interesdunen eskura jartzen dira, enpresa lizitatzaileen eskura, batez ere, eta, horretarako, sarbide erraz bat eskaintzen zaie, kontratugintzaren gardentasuna ziurtatzeko.