Sektore publikoko erakunde baten webgune edo web-orri ostatu-emaileak dira:
Beste erakunde publiko batzuen webak, erakunde ostatu-hartzailearen titulartasunpekoak diren prozedurak nahiz zerbitzuak jasotzen dituztenak.
Gerta daiteke erakunde batek, web nagusia eta/edo web lotuaz gainera, web ostatu-emailea ere edukitzea.
Web ostatu-emaileak bi eratakoak izan daitezke: batzuetan, web ostatu-emailea beste web batean kokatzen da, jeneralean web ostatu-emailea ostatatzen den erakunde publikoaren webean (web txertatua). Beste batzuetan, berriz, erakunde batek beste web bat erabiltzen du bere zerbitzu elektroniko batzuk edo guztiak ostatatzeko, eta web hori beste erakunde publiko nahiz enpresa pribatu batean ostatatzen edo /eta kudeatzen da.