Ustiapen-kontuan, lehen mailako errenten iturria (ez xedea) osatzen duten sektoreak, azpisektoreak eta jarduera-adarrak sartzen dira. Kontu honek aztertzen du zein neurritan bete ditzakeen balio erantsiak soldatakoen ordainketa eta beste zergak, produkziorako diru-laguntzak alde batera utzita. Halaber, produkzioko jardueren soberakina (edo defizita) den ustiapen-soberakina neurtzen du, produkzio-unitatearen korrituak, lurraren errentak edo zenbatekoak aintzat hartu baino lehen. Horretarako, produkzio-unitateak ondokoak egingo ditu.