Hezkuntza

Hezkuntza

Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatura (HNSN) (ISCED 2011 (International Standard Classification of Education) UNESCOarena) egokitzen diren jarduera guztiak sartzen dira, horiek hornitzen dituen establezimenduaren titulartasuna edo horiek finantzatzeko balio duten funtsen jatorria edozein dela ere.

HNSNri dagokionez, honela definitzen da hezkuntza-programa bat: ikaskuntza-helburu jakin bat lortzeko edo denbora-tarte iraunkor batean hezkuntza-zeregin jakin batzuk gauzatzeko diseinatutako eta antolatutako hezkuntza-jardueren multzo edo sekuentzia koherentea.

HNSN 2011 hezkuntzaren nozioaren funtsezko kontzeptuak:

• HEZKUNTZA-JARDUERAK: ikaskuntza sortzera bideratutako komunikazio-modalitateren bat eskatzen duen nahita egindako jarduera oro.

• KOMUNIKAZIOA. Bi pertsonaren edo gehiagoren arteko harremana da, eta informazioa transmititzea dakar (mezuak, ideiak, ezagutzak, estrategiak, etab.). Komunikazioa hitzezkoa edo hitzik gabekoa, zuzenekoa/presentziala edo zeharkakoa/urrutikoa izan daiteke, eta askotariko bideak eta hedabideak ekar ditzake.

• IKASKUNTZA. Pertsona batek esperientziaren, praktikaren, azterketaren edo instrukzioaren bidez informazioa, ezagutzak, jarrerak, balioak edo gaitasunak eskuratzea edo aldatzea da.

• ANTOLATUA. Hezkuntza-jarduerak plan edo helburuen sekuentzia esplizitu edo inplizitu batean aurreikusita egon behar du. Horrek esan nahi du hornitzaile bat dagoela (pertsona bat edo gehiago, edo organismo bat), eta horrek ikaskuntzaren esparrua eta komunikazioa antolatzeko irakaskuntza-metodoa ezartzen ditu. Metodoa, tradizionalki, ezagutzak eta gaitasunak komunikatzen edo zabaltzen dituen pertsona baten presentzian datza, ikaskuntza sortzeko, baina zeharkakoa ere izan daiteke, adibidez, programa informatiko bat edo beste informazio-teknologia batzuk.

• JASANGARRIA. Ikaskuntza-esperientziaren ezaugarriak iraupena eta jarraitutasuna dira.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali