Gastuak (irakaskuntza publikoa)
Gastuaren guztizkoan, bi multzo handi bereizi dira: gastu arrunta eta inbertsioa.
a) Gastu arrunta
Gastu arruntaren funtzio-sailkapena egin da, hiru atal bereizita:Irakaskuntza-gastuak, jarduera osagarrietakoak eta zerbitzuetakoak.
Irakaskuntza-gastuak. Hor sartzen dira honakoak:
- Langileri gastuak: irakaskuntzarekin lotutako lanetan diharduten ikastetxeko langileen soldata eta lansari gordinak, Gizarte Segurantzako kotizazioa, harekin elkarlanean ari diren erakundeetako kotizazioa, eta bestelako gizarte-gastuak. Ez dira hor sartzen, beraz, irakasle ez diren zerbitzuetako langileen gastuak (hau da, ikastetxeak ematen dituen zerbitzu osagarrietan diharduten langileen gastuak).
Langileri gastuei buruzko datuen azalpenetan, xeheago azaltzen dira irakasleei buruzkoak (irakaskuntza-mailaren arabera), zuzendaritza-langileriari buruzkoak, eta irakasle ez diren langileei buruzkoak (irakasle ez diren langile tituludun gisa, administrazioko langile gisa… duten funtzioaren arabera).
- Gastu orokorrak. Honako hauek biltzen ditu:
- Irakaskuntza-jarduerako gastuak: irakaskuntza-materiala, eta irakaskuntza-altzariak nahiz tresnak alokatu, kontserbatu eta konpontzea.
- Higiezinetako gastuak: hornidurak, garbiketa, aseguru-primak, errentatzeak eta higiezinen ohiko kontserbazio eta konponketa.
- Administrazio-gastuak: bulegoko materiala, komunikazioak, bidaiak eta bidaia- eta otordu-ordainak, eta bulegoko altzari eta makinak alokatu, kontserbatu eta konpontzea.
- Bestelako gastu orokorrak.
Jarduera osagarrietako gastuak
Aldagai horretan sartzen dira jarduera horiek (hezkuntzakoak, baina ez, hertsiki, irakaskuntzakoak) aurrera eramateagatik ikastetxean sortzen diren gastu arrunt guztiak.
Zerbitzu osagarrietako gastuak. Hor sartzen dira:
- Langileri gastuak: garraio-, jantoki- eta egoitza-zerbitzuetan —eta beste zerbitzu osagarri batzuetan— diharduten ikastetxeko langileen soldata eta lansari gordinak, Gizarte Segurantzako edo harekin elkarlanean ari diren erakundeetako kotizazioa, eta bestelako gizarte-gastuak.
- Ondasun eta zerbitzuen kontsumoa: garraio-, jantoki- eta egoitza-zerbitzuei eta beste zerbitzu osagarri batzuei (kontratatuak edo ikastetxeak berak eskainitakoak) dagozkien kontsumoak.
b) Inbertsioa
Inbertsio aldagaian metatu ditugu aztergai ditugun hiru motak:
- Lurretan eginiko inbertsioa.
- Ondasun higiezinetan eginiko inbertsioa.
- Ondasun higikorretan eginiko inbertsioa.