Sarrerak (irakaskuntza)

Sarrerak (irakaskuntza)

Sarreren guztizkoan, bi multzo handi bereizi dira: sarrera arruntak eta kapital-sarrerak.

a) Sarrera arruntakIkastetxeetako sarrera arruntzat hartu da ustiaketako diru-laguntzen zenbatekoa, irakaskuntzako kuotak, zerbitzu osagarrietako kuotak eta beste sarrera batzuk. Taulak honako eskema hau eskaintzen digu sarrera arruntetarako:

  • Diru-laguntzak:
    Erreferentzi aldian ikastetxeari emandako kopuruak jasotzen dira hor; berdin dio ea kobratuta dauden edo ez. Kanpoan uzten dira, hortaz, beste ekitaldiei dagozkien diru-laguntzen kobrantzak.Bi diru-laguntza mota bereizten dira:

    • Ustiaketarako diru-laguntzak: langileri gastuak edo ikastetxeko funtzionamendua finantzatzera zuzendutakoak.

    • Kapitaleko diru-laguntzak: inbertsioak finantzatzera zuzendutakoak.

    Jatorriaren arabera, honela sailkatzen dira:

    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

    • Beste diru-laguntza publikoak: Eusko Jaurlaritzako beste sailak, toki-Administrazioa, eta beste.

    • Pribatuak: partikularrengandik, enpresetatik eta atzerritik jasotakoak.

  • Kuotak:Ikasleek, ikastetxean jasotzen dituzten irakaskuntza eta zerbitzuen ordainetan, aldian-aldian egiten dituzten ordainketak dira. Hor sartzen dira, orobat: hilero, hiru hilero, urtero… ikastetxeak ikasleei ematen dien irakaskuntza-materialarengatik egiten diren ordainketak, itzul ez daitezkeen izen-emate eskubideak, eta ordain-agirietan sartu ohi diren beste kontzeptu guztiak.

    Honela sailkatzen dira kuotak:

    • Irakaskuntza: ikasle guztientzat ematen den irakaskuntza arautuengatiko eta irakaskuntza osagarriarengatiko kuotak.

    • Jarduera osagarriak: hertsiki irakaskuntzakoak ez diren prestakuntza-jarduerengatik ikasleek eginiko ordainketak.

    • Zerbitzu osagarriak: garraio-, jantoki-, egoitza-… zerbitzuengatik ikasleek egiten dituzten ordainketak.

    • Bestelako sarrerak: finantza-sarrerak eta bestelakoak.

b) Kapital-sarrerakKapital-sarrerak aldagaian, erreferentzi aldian emandako kapitaleko diru-laguntzak eta ikastetxeek egindako kapital-ondasunen salmentak metatu ditugu.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali