Espezieko errentaren birbanaketa-kontua (II.3)

Espezieko errentaren birbanaketa-kontua (II.3)

Espezieko errentaren birbanaketa-kontuak etxeen errentari buruzko ikuspegi zabalagoa ematen du etxe horiek doan jasotzen dituzten banako ondasunen eta zerbitzuen gaineko erabileraren fluxuak sartzen dituelako, hau da, espezieko gizarte-prestazioak eta banako merkatukoak ez diren ondasun eta zerbitzuen transferentziak. Fluxuen kategoria bi horiek espezieko gizarte-transferentzien kontzeptuaren barruan sartzen dira. Horrela, denboran alderaketak errazago egin daitezke baldintza ekonomikoetan eta sozialetan ezberdintasunak edo aldaketak daudenean eta herri administrazioek errentaren birbanaketan duten zereginaren gaineko azterketa osatu egiten da.

Espezieko gizarte-transferentziak espezieko errentaren birbanaketa-kontuko baliabideetan erregistratzen dira etxeen kasuan eta, etxeen zerbitzura dauden herri administrazioen eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, kontu horren erabileretan.

Espezieko errentaren birbanaketa-kontuaren saldoa baliagarri dagoen errenta doitua da.

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali