Langabeak dira, LANEren irizpideen arabera, erreferentziako astean aldi berean hurrengo hiru egoeretan dauden 16 urteko edo gehiagoko pertsona guztiak:
a) lanik gabe, hau da, soldatapeko edo norberaren konturako enplegurik gabe,
b) lanerako prest daudenak, hau da, erreferentziako astearen ondorengo bi asteetan soldatapeko enplegu baterako edo norberaren konturako enplegu baterako prest daudenak,
c) erreferentziako asteko igandearen aurreko hilean lan bat aktiboki bilatuz. Azken baldintza hori ez da bete behar erreferentziako astearen ondorengo hiru hilabeteetan lan bat aurkitu badu.