Erosotasun-indizea

Erosotasun-indizea

Etxebizitzetan instalazioak eta zerbitzuak dauden edo ez dauden indize batean laburtzeko, instalazio edo zerbitzu bakoitzari eta funtsezkotzat jo ditugun ezaugarriei puntuazio jakin bat eman diegu.

Horrela, famili etxebizitza batek izan dezakeen edo eragin dezakeen erosotasun nahiz ongizate mailara hurbiltzen gaituen indizea lortzen dugu

Famili etxebizitza bakoitzari honako puntuazioa eman zaio:

1. Famili etxebizitza guztiei:

Bainugela bakarra dauka:

2

Berokuntzarik ez dauka, baina badu tenperatura igoarazteko aparatu mugikorraedo finkoa:

1

1945etik 1975era bitartean eraikia da:

1

Ur beroa dauka:

2

Berokuntza dauka:

2

Bi bainugela edo gehiago dauzka:

4

1975 urtetik aurrera eraikia da:

2

Telefonoa dauka:

3

Hodi bidezko gasa dauka:

3

2. Betetako etxebizitza familiarretarako

Pertsona bakoitzeko 19,5etik 45,8 m2ra:

1

Pertsona bakoitzeko 45,8 m2tik gora:

2

Gela bakoitzeko 0,27etik 1,05erako pertsona-kopurua:

1

Gela bakoitzeko 0,27tik beherako pertsona-kopurua:

2

3. Bete gabe dauden etxebizitza familiarretarako

4 eta 6 gela artean:

1

7 gela edo gehiago:

2

61 eta 150 m2 artekoa:

1

150 m2tik gorakoa:

2

1991. urtean sukaldeko energia elektrikoa bezalako beste ekipamendu batzuk jaso ziren; bada, urte horretako emaitzekin alderatuta, etxebizitza guztiei 3 puntu eman zaizkie. Puntuazio horien arabera, etxebizitza batek gehienez ere 23 puntu lor ditzake. Tratamendu arruntagoa lortu ahal izateko, puntuazio horiek 100eko oinarria hartu zuten.

Etxebizitza batek erosotasun maila txikia daukala jotzen da 50 puntutara heltzen ez denean; erosotasun maila ertaina dauka 50 eta 75 artean dagoenean, eta maila handia dauka 75 puntu baino gehiago lortzen dituenean.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Prentsa Oharrak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali