Ustiategiaren titularra

HomeGaiakLanaDefinizioak Ustiategiaren titularra
Ustiategiaren titularra

Pertsona fisikoa, pertsona fisikoen taldea edo pertsona juridikoa da askatasunez eta autonomiaz nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategi baten erantzukizun legal eta ekonomikoa bere gain hartzen duena eta erabakiak hartzen dituena, jabea izan zein ez, haren adina edo lan-egoera edozein dela ere (erretiratua edo ez).

Titularrak zuzenean gobernatu dezake ustiategia, edo beste pertsona baten bitartez (adibidez: senide bat edo soldatapeko beste norbait), edo biak batera. Hala, titularrak ustiategiko buru baten esku utz dezake erabakiak hartzeko botere osoa edo haren zati bat, ustiategiko produkzioaren eta finantzen eguneroko errutina arruntei dagokienez.

Titulartzat hartzen da:

- Jabea, bere lurrak zuzenean kudeatzen dituenean, nahiz eta erabakitzeko ahalmen guztia edo zati bat ustiategiko buru baten esku utzi.
- Maizterra, partzuerra edo askatasunez eta autonomiaz ustiategi baten arriskua beregain hartzen duen oro, jabetza-erregimena dena delakoa izanda ere.
- Era berean, nekazaritzako titularra izango da ustiatu ez diren edo abandonatuta dauden lurren jabea, hau da, ekonomikoki produktiboak ez diren eta pertsona edo sozietate batek ustiatzen ez dituen lurren jabea.

Titularrak funtzio hirukoitza izan dezake ardura tekniko-ekonomikoa duen ustiategiarekiko:

a) Jarduera ekonomikoaren edo finantzarioaren erantzukizuna bere gain hartu dezake eta emaitzen arriskua ere bai.

b) Eskura dauden bitartekoen erabilerari buruzko erabaki tekniko nagusiak har ditzake eta ustiategiko eragiketen kontrol administratiboa izan.

c) Ustiategiko ohiko lanen kudeaketa ziurtatu eta garrantzi txikiagoko gaiei buruzko ohiko erabakiak har ditzake.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali