Nekazaritzako ustiategiaren azalera osoa (AO)
Ustiategiaren azalera osoan sartzen da hura osatzen duten lur-zati guztien azalera: titularraren jabetzako lur-zatien azalera, beste batzuei errentan hartutakoa –ustiatzeko–, eta beste jabetza-araubide batzuen arabera ustiatutako azalera. Ez dira sartzen titularraren jabe izan, baina hirugarrenei lagatako azalerak.
Nekazaritzako ustiategiaren azalera osoa honako azalera-mota hauek osatzen dute:
- Aire zabaleko zein berotegiko nekazaritza-azalera erabilia (goldatzeko lurra, larre iraunkorrak, labore iraunkorrak eta familia-baratzeak).
- Beste nekazaritza-lur batzuk: erabili gabeko nekazaritza-azalera, baso-azalera eta ustiategian sartutako beste azalera batzuk, hala nola baratzeak, eraikuntzak eta instalazioak, harrobiak, bideak eta abar.
- Ustiategiaren azalera bereziak: txanpiñoia, perretxikoak edo landatutako beste onddo batzuk, bai horretarako propio egindako eraikuntzetan, bai lurpeko lokaletan, kobetan, harpeetan edo upeltegietan.