Lurra lantzea belarkiak ereiteko

HomeGaiakLanaDefinizioak Lurra lantzea belarkiak
Lurra lantzea belarkiak ereiteko

Ezaugarri hau erreferentziako urtean belarkiak landutako eremuari dagokio. Uzta eta hurrengo ereinaldiaren artean labore nagusietan (ez jarraituetan) egindako lanak baino ez dira hartzen kontuan.

Erreferentziako urtean erein ez diren belarkiak hemendik kanpo geratzen dira, adibidez, lupulua edo hainbat urteko bazka berdeak.

Hemendik kanpo geratzen dira, halaber, larre iraunkorreko lurrak, familien baratzeak, zurezko laboreak eta berotegietako azalerak.

Lana egiteko hiru mota bereizten dira:

- Ohikoa (goldatzea golde-belarriekin edo diskoekin). Lurra alderantzikatu egiten da hemen. Normalean golde-belarriekin edo diskoekin egiten da hasteko, eta, ondoren, diskodun arearekin.

- Gutxieneko lantzea . Landareen hondakinak mantentzen dira (gutxienez ehuneko hogeita hamar) lurrazalean higadura kontrolatzeko eta hezetasuna mantentzeko, normalean lurra alderantzikatu gabe.

Praktika honetan sistema hauek sar daitezke:

a) Zatika edo zerrendaka lantzea . Bost eta hogei zentimetro arteko ilarak egiten dira hazia ereiteko, eta ilara horien arteko lurra ez da ukitzen, hondakinez beteta jarraitzen du. Sistema honek lurra gehiago nahasten du eta ilarei estaldura gutxiago ematen die, zuzenean ereinda baino.

b) Bertikalean lantzea . Lurra goldearekin prestatzen da baina ez da alderantzikatzen, gutxi trinkotzen da. Hori dela eta, hondakin-estaldura ona egoten da azalean.

c) Kabailoietan lantzea . Kabailoi eta ilaren sistema da. Kabailoiak estuak edo zabalak izan daitezke eta ilarak inguruko lerroekiko paraleloak edo malda apur batekin eginak, xedearen arabera: hezetasuna kontserbatzea edo drainatzea. Kabailoiak erdi-iraunkorrak izan daitezke edo urtero eraiki; horrek zehaztuko du lurrazalean irauten duen hondakin materialen kopurua. Sistema erdi-iraunkorrak kabailoien artean hondakinen estaldura egokia du, eta zuzenean ereinda baino estaldura txikiagoa egongo da. Oro har, sistema hau ez da bandetan lantzea bezain kontserbatzailea.

- Zuzenean ereitea (landu ez) . Lanketa txikieneko praktika da, eta aurreko uzta bildu zenetik landu gabeko lurrean ereiten da zuzenean. Belar txarrak kentzeko herbizidak erabiltzen dira, eta higadura kontrolatzeko uztondoa lagatzen da.

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali