Eskolatze-maila (Biztanleria jardueraren arabera)
Biztanle baten eskolatze-maila da egin dituen edo egiten ari den ikasketen maila gorena, kontuan izan gabe amaituak diren edo aldi baterako edo behin betiko osatugabeak diren.
Hona hemen ikasketa-motak:
Lehen mailakoak eta beheragokoak: analfabetoak, soilik irakurtzen eta idazten dakitenak, eta lehen mailako ikasketen edo OHOko lehen etaparen maila dutenak hartzen ditu.
Bigarren mailakoak: oinarrizko batxilergoari, goi-mailako batxilergoari, BBBri, lanbide-heziketari edo OHOko bigarren etapari dagokion ikasketa-maila dutenak hartzen ditu.
Unibertsitate- edo goi-mailakoak: ikasketak unibertsitate-eskoletan, unibertsitate-fakultateetan edo goi-mailako eskola teknikoetan egin dituztenak hartzen ditu.