BJA lan-jarduera ez duten biztanleak
Enplegurik ez duten eta enplegatzaile batentzat lan egiten ez duten pertsonak dira; etxeko lanak egiten dituzte, ikasten daude edo soldadutza egiten ari dira.
Lan-jarduera bilatzen ari diren ala ez eta lanean hasteko aukera subjektiborik duten hartzen da kontuan pertsona hauek sailkatzeko. Honako kolektibo hauek bereizi behar dira:
- Lanez kanpoko jarduera duten langabetuak: enplegua bilatzen ari dira eta lan-jardueraren batean hasteko libre daudela adierazten dute.- Enplegu bilatzaileak: enplegua bilatzen ari dira baina ezin izango dute enplegu horretan hasi bi aste igaro baino lehen.- Lanez kanpoko jarduera duten landunak: ez daude enplegu baten bila; soilik ari dira etxeko lanak egiten, ikasten edo soldadutza betetzen.